Datuen bistaratze

Datuen bistaratzea diziplinarteko ikasketa eremua da, datuak modu grafiko batean irudikatzeko helburuarekin. Datuen bistaratzea eraginkorragoa da datu kantitate handiak erabiltzean, adibidez big data edota serie tenporalak erabiltzean. Datuen bistaratzea datu numerikoak (normalean) eta modu grafikoen (lerroak, puntuak, etab…) mapaketan datza. [1]

Adibidez, barra-diagrama baten helmuga dituen barren luzera erlazionatutako aldagaiaren magnitudearekin mapaketan datza. Mapaketan-mota aukeratzeak eta estilo grafikoaren erabakiek grafikoaren irakurgarritasunari eragin negatiboa izan dezakete. [2][3] Datuen bistaratzeak estatistikaren diziplinan du jatorria, tradizioz estatistika deskribatzailearen azpi-diziplinaren parte hartzen da. Hala ere, hainbat autorek defendatu dute gaur egun Arte Ederren eta Zientzien arteko diziplinarteko eremua dela. Gaitasun gisa, datuen bistaratzeak normalean matematika edo zientzien sailetan irakasten diren estatistikak eta programazioa ezagutzea eskatzen du, eta arte sailek normalean irakasten duten ikus-komunikazioari buruzko ezagutza ere eskatzen du.

  1. Munzner, Tamara. (2015). Visualization analysis & design. ISBN 978-1-4665-0893-4. PMC 897069361. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  2. Knaflic, Cole Nussbaumer. (2015). Storytelling with data : a data visualization guide for business professionals. ISBN 978-1-119-00226-0. PMC 923807870. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  3. The Power of Storytelling. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy